XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguberdia barik, espetxeko atea edegi zan, eta gudari batek jarraitu egiola esan eutsan.

Andik laster, idaztegi nagusiko ate batera eldurik, laguntzailleak sartze-baimena eskatu eban, eta Mikel komandante edo gudal-buru baten aurrean aurkitu zan.

Gizon aren aurpegiak ostasuna iragarten eban, eta zergaitia jakin barik, gizon aregana erakarrita oartu zan Mikel.

Une batez, gudalburuak Mikel'en aurpegiari tinko-tinko begiratu eutsan, eta onetan irakurten ebanaz nasaituta, antza, auxe esan eutsan: .

Mikel jesarri zan, eta jarraian gudalburu aren erakarpenak irabazita, gertaturiko gora-beera guztien barri emon eutsan, gudaltegian sartu zanetik ordurarte.

Llanos gudalburuaren etxean jazorikoa be aztu barik.

Arenas gudalburuak noizean bein txataltxu baten zeatzen bat idazten eban.

Amaitu ebanean, gudalburuak auxe esan eutsan: .

Gudalburuak txiliña jo eban, eta lengo gudariak lagunduta, Mikel espetxera biurtu zan.

Andik laster, atxillotuai bazkaria banandu yaken, eta arratsaldean oiko ibillaldia egin eben alboko larraiñean, lau zaindarik inguratuta.

Ibilli ebillela, oldozkun mingotsa etorri yakon, Mikel'eri, eta auxe alegia: aurregunean bera zan zaindaritzako bat, eta orain zaindutako atxilloa biurtua zan.